Desberdintasunak

2011ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Foru aldundien eta diputazio probintzialen arteko desberdintasunak handiak dira. Hona hemen nagusiak:

Eskumenak. Diputazio probintzialek ez bezala, zergak biltzeko eta horren gaineko legedia egiteko gaitasuna dute Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru aldundiek.

Aukeraketa prozedura. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Nafarroako Parlamentua hauteskundeetan aukeratutako ordezkariekin osatzen dira. Diputazio probintzialak, berriz, udal hauteskundeetan aukeratutako zinegotziekin osatuta daude.

Historia. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa foru lurraldeak dira, eta eskubide historikoak dituzte. Eskubide horiek Espainiako Konstituzioak babestuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.