Desegiteko eta egindako mina aitortzeko eskatu dio Munillak ETAri Arantzazun

«Lortu dugu ia ETA amaitzea», esan du Lopezek Deustuko Unibertsitatearen ikasturte hasieran

Gipuzkoako Diputazioko ordezkariak, atzo, Arantzazun. Atzean, Etxerat-en elkarretaratzea. J. C.. RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Mezu zuzena eman dio Jose Ignazio Munilla Donostiako gotzainak ETAri Arantzazun: «Desegiteko eta egindako gaitza garbi aitortzeko ausardia eskatzen diogu, autojustifikazio guztiak gaindituz». Urtero bezala, elizkizuna egin zuten Arantzazun atzo, baina, besteetan ez bezala, ez zen Jaurlaritzako ordezkaririk izan.

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia joan ez bazen ere, Foru Gobernuko ordezkariak izan ziren, Larraitz Ugarte bozeramailea kasu. Mezan ez zen izan, baina bai Etxerat-ek presoen eskubideen alde egindako elkarretaratzean. Adierazpenak ere egin zituen, eta Gipuzkoako Diputazioak «kulturaren eta bakearen alde apustu egiten duela berretsi zuen. Gipuzkoa herrialde euskalduna dela eta bertakoek hizkuntza horretan bizitzeko duten eskubidearen alde lan egingo duela gaineratu zuzen.

Funtzio Publikoetako diputatu Garbiñe Errekondo, Ogasuneko ordezkari Helena Franco, Landa Eremuen Garapenerako, Berrikuntza eta Turismoko diputatu Jon Urien, Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarola eta Mikel Biain Oñatiko alkatea ereArantzazun ziren.

Markel Olano diputatu nagusi ohia eta batzarkidea ere izan zen Arantzazun. Hura mezara ere joan zen. Han zuzendu zitzaion Munilla ETAri. «Indarkeriaren biktimak kristau moduan babesteko» konpromisoa hartu zuen Donostiako gotzainak. «Hainbeste min osatzeak eta hainbeste ezinikusi sendatzeak gardentasun handiaeta, inolako zalantzarik gabe, indarkeriarik ez onartzea eskatzen du». Munillaren kontrako kartelak ere agertu ziren atzo Arantzazun, lurrean zabalduta.

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak ere ETAri buruzko hitzak izan zituen atzo, Deustuko Unibertsitatearen ikasturte hasierako ekitaldian. «Demokratok lortu dugu ia ETA amaitzea», esan zuen. Biktimen memoria «merezi duen bezala» gordetzearen beharra azpimarratu zuen Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.