gizartea

Desjabetzeen amaiera exijitzeko udal mozioak aurkeztuko ditu Aralarrek

Zorrei aurre egiteko irtenbideak badaudela uste du alderdiak, eta Nafarroako eta EAEko legebiltzarretan ere ari da gaia mugitzen. 2007tik Hego Euskal Herrian zazpi mila desjabetze egin dituzte.

2012ko otsailaren 7a
14:10
Entzun

Aralarrek udaletxeetan mozioak aurkeztuko ditu finantza erakundeak egiten ari diren etxebizitzen desjabetzeak salatzeko eta horiek amaitzeko eskatzeko. Desjabetzeen politika bukatzeko bideak badaudela esan dute gaur Ernesto Merino Gipuzkoako Aralarreko koordinatzaileak eta Ainhoa Beola Hegoaldeko zuzendaritzakideak Donostian, prentsaurreko batean, "zorrei aurre egiteko irtenbideak egon badaudelako".

Aralarrek jakinarazi duenez, krisi ekonomikoa hasi zenetik —2007tik— Hego Euskal Herrian zazpi mila desjabetze baino gehiago egin dituzte, lehen baino %133 gehiago. Etxea kendu dieten lagunak gehienetan langabezian geratu direnak izan dira, alderdiaren arabera.

"Drama humano horri bizkar emanez bizi dira finantza entitateak. Defizitari eustea beste helbururik ez dute administrazio publikoek, eta hartzen ari diren neurri ekonomiko ia guzti-guztiak horretara mugatzen dira. Benetako arazo larriak pairatzen ari diren herritarrez ahaztu dira, edozein administrazioren jardun ekonomiko-sozialaren erdigunean herritarrak izan behar direnean, eta ikuspuntu sozial batetik begiratuta, egoera gordinenean dauden herritarrak".

Nafarroako Parlamentuan —NaBairen bidez— araua aldatzeko eskaera aurkeztu dute, eta Eusko Legebiltzarrean ere aurki galdegingo dute, "lege aldaketa hori Espainiako Kongresura eramateko, honi baitagokio legea aldatzea. Borondate politikoa badago, eta lege eta arau aldaketa txiki batzuekin, asko arindu daiteke desjabetzeen arazoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.