Nazioarteko komunitateak emandako 25 milioi dolarreko dirulaguntza jaso du Ipar Koreak, urte eta erdiz "arrazo teknikoengattik" Macaoko banku batean izoztuta egon ondoren. Dirua jasotzearekin bat desnuklearizazioa abiatzeko konpromisoa hartu du Ipar Koreak. "Diruaren auzia konpondu da Asiako Deltako Bankuan blokeatutako funtsak helarazi dizkigute-eta", esan du Atzerri Ministerioko bozeramaile batek. Herritarren bizi maila hobetzeko erabiliko dutela diru hori azpimarratu du iturri horrek.
Dirulaguntza jaso ondoren, Ipar Koreako agintariek bihar bertan hasiko dituzte IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin negoziazioak, beren azpiegitura nuklearra desegite aldera. Izan ere, otsailaren 13an desnuklearizatzeko konpromisoa hartu zuen Hego Korea, AEB, Japonia, Txina eta Errusiarekin, trukean erregaia jasotzeko baldintzarekin.
Desnuklearizazioa abiatzeko konpromisoa hartu du Ipar Koreak, dirulaguntza jaso ondoren
Urte eta erdian Macaoko banku batean blokatuta izan diren 25 miolioi dolar jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu