Gaur hasi da Auzitegi Nazionalean Iruñean presoen argazkiak zituen taberna bateko bi arduradunen kontrako epaiketa. Fiskalak idatzizko eskaeran terrorismoa goratzea leporatzen bazien ere, saioaren hasiera desobedientzia leporatu die, eta urtebeteko espetxe zigorra eskatu du Izakun Goñi eta Daniel Burgosentzat.
Zurgai tabernako arduradunen hitzetan, presoen senideek paratu zituzten argazkiak tabernan, jendeak postaz idatzi ziezaien. Gainera, Poliziak kentzeko agindu zienean, euren adierazpen askatasuna urratzen ari zirela uste zutela esan dute, eta horregatik jarri zituztela presoen itzalak.
Polizia 2009ko abuztuaren 3an joan zen presoen argazkiak kentzeko eskatzera, eta Goñik bere ardura ez zela esan zien. Burgosek, berriz, bere eginkizuna taberna kudeatzea eta kultur ekitaldia egitea zela azaldu dio epaileari.
POLITIKA
Desobedientzia leporatu die fiskalak, Iruñean presoen argazkiak zituen taberna bateko bi arduraduni
Gaur hasi da epaiketa Auzitegi Nazionalean, eta idatzizko eskaeran terrorismoa goratzea leporatzen bazien ere, lehen saioan eskaera murriztu du; urtebeteko espetxe zigorra eskatu du eurentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu