Aske Gunea

Desobedientzian sakontzeko ariketa Libre topaketetan

Dozenaka lagun bildu dira Donostiako Bulebarrean, Aske Gunearen urteurrenaren harira. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte astebururako. Bideoa: Libre Topaketak 0.1 (Ander Gartzia). [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2090/[/berriatb]

Topaketa ugari egin dituzte Donostiako Bulebarrean. ANDER GARTZIA
Hodei Iruretagoiena
2014ko apirilaren 13a
08:51
Entzun

Duela urtebete auzipetuekin egiten zuten bezala, 'zutabetan' egin dute Donostiako Bulebarrerako bidea dozenaka herritarrek. 11:00ak aldera abiatu dira hiru auzotatik, eta Aske Gunea eraiki zuten lekuan elkartu dira guztiak. Ordurako martxan zen gizarte eragileen azoka, eta bertan jarritako karpan egin dute lehen Libre Topaketetako lehen ekitaldia.

Iazko apirilaren 19an atxilotu eta espetxeratu zituzten gazteen senideak igo dira oholtza gainera. Labur hitz egin dute, baina ozen: "Gure senideak, seme-alabak, bikoteak... eraman zituzten, baina duintasun eta ohore hura barruan geratu zaigu. Eta hori ez digute kenduko".

Jarraian, desobedientziaren, Konpromisoen Hitzarmenaren eta Eleak mugimenduaren Erraminta Kutxaren inguruan aritu dira Mario Zubiaga, Mikel Zuloaga eta Zigor Olabarria, hurrenez hurren. Oinarri hori jasota, lantaldetan banatu dira, desobedientziaren bidez, arlo bakoitzean har daitezkeen konpromisoen inguruan aritzeko.

Libre eguna Iruñean

Bereziki bertako bizilagun Oier Zuñiga eta Amaia Elkanori babesa erakusteko, Libre eguna izan dute Iruñeko Alde Zaharrean. Gazte mugimenduaren aurkako 26/11 sumarioan daude auzipetuta bi gazteak. "Epaiketa hauek lekuz kanpo daude eta auzo honek onartuko duen sententzia bakarra absoluzioa izango da", adierazi dute Libre dinamikako kideek, ohar bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.