Deszentralizazioa, Hollanden engaiamendua
Presidente izendatua izanez gero, lurralde antolaketaren deszentralizazioa eginen zuela hitz eman zuen François Hollande sozialistak. Nicolas Sarkozyk burutu lurralde erreformaren aurkako mezua luzatu zuen. Bere asmoa berretsi zuen Frantziako presidente hautatua izan bezain laster.Tokiko lurralde elkargoei eskumen gehiago utzi nahi ditu, finantzamenduak, haatik, ez ditu emendatuko,«gaur egungo heinean» mantenduko ditu. «Tokiko demokrazia indartuko» duela hitz eman du ere. Urte bukaeran egonen da erreforma Parlamentuan. Deszentralizazioaren hirugarren pausoa da. Duela 30 urte abiatu zuten sozialistek, Deferre legeekin eta 2004ean izan zen bigarren urratsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu