hezkuntza

Deustuko ikastolan euskaraz ez dakien irakasle bat "inposatzea" leporatu diote Jaurlaritzari

Euskal Herrian Bere Eskolak "PSOEk euskararekiko duen begirune ezaren beste adierazle garbi bat" dela salatu du.

2010eko martxoaren 5a
18:35
Entzun
Deustuko ikastolan (Bilbo) euskaraz ez dakien irakasle bat "inposatzea" leporatu diote Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, bilbobranka.wordpress-ek jakinarazi duenez. Webgunearen arabera, D ereduko 2 urteko haurrei eman zizkien klaseak joan den urtarrilean hasi eta hilabetez, praktiketako funtzionario gisa. Ikastolako gurasoen elkartearen, irakasleen eta 2 urtekoen gelako ikasleen gurasoen kexen ondorioz ikastetxez aldatu dutela dio webguneak.EHBE Euskal Herrian Bere Eskolak salatu du irakasle hori Deustuko ikastolara bidaltzea "PSOEk euskararekiko duen begirune ezaren beste adierazle garbi bat" dela, eta "euskarazko irakaskuntza ahultzeko asmoan" kokatu du.

Aipatutako irakaslea 2007an Haur Hezkuntzako irakasle izateko hautaketa prozesutik kanpo gelditu zen bete beharreko hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez zuelako, bilbobranka.wordpress-en arabera. Interneteko atalak dio erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuela "CCOO Espainiako sindikatuaren laguntzarekin", eta 2009an "Espainiako justiziak"hautagaitzat onartzera behartu zuela Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, bigarren hizkuntz eskakizunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.