KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Diadan parte hartzeko eskatu die Independentistak sareak euskal herritarrei

Sareak hitzordua antolatu du independentziaren alde egitekoak diren mobilizazioan, egun horretan Bartzelonan izango diren euskal herritarrek elkarrekin ospa dezaten eguna.

Diadarako deialdiaren aurkezpena. INDEPENDENTISTAK SAREA
2015eko irailaren 3a
11:23
Entzun

Via lliure a la República Catalana ekimeneko 65.a izango da "euskal zatia", Bartzelonako Ferran Reyes Plazan. 15:00etan jarri dute hitzordua. Bertan, ongi etorri ekitaldia eskainiko die ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak, eta, ondoren, kalejiran joango dira nor bere kokalekura. Bertaratzeko asmoa duten euskal herritarrei dei egin diete kamiseta, zapi eta banderola berde independentistak, ikurriñak, Nafarroako banderak eta gainerako euskal ikurrak eta bandera katalanak eramatera. Denetariko musika eta animazio tresnak eramateko ere eskatu dute.

Independentziarako bidean, irailaren 27ko hauteskundeak "mugarri oso garrantzitsua" izango dira Kataluniarentzat, Independentistak sarearen ustez: "Independentzia prozesua errealitate ukaezina da jadanik eta Estatu espainiarraren oztopo, mehatxu, eta erasoei aurre egin eta urrats eraginkorrak egiten ari da herri katalana".

Testuinguru horretan, sareak uste du aurtengo Diadak ere aparteko garrantzia izango duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.