Itsas Salbamenduko Bizkaiko zentroko buru Lourdes Oñak agertu duenez, biltegietan airea zegoenez, litekeena da Diana I.ak isuri txikiren bat izatea. Itsasora atera den fuelolio kantitatea zein den oraindik ez dakite zehatz, baina, nolanahi ere, "ez delahandia" ziurtatua du Oñak.
Era berean, Itsas Salbamenduko taldeek "oraingoz" ez dutela arazoan esku-hartuko adierazi du, eta itsasoari berari utzi behar zaiola isuria garbitzen.
Greenpeace elkarte ekologistak gogor salatu du Zierbenan gertatzen ari dena, eta Prestige ontziaren kasuan bezala, Espainiako Sustapen Ministerioa "axolagabe" jokatzen ari dela iritzi dio.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailak, berriz, "guztia hurbiletik kontrolatuko" duela jakinarazi du. Dena den, itsas istripuen kudeaketa Espainiako Gobernuaren esku dago.
Ingurumena
Diana I itsasontziak isur dezakeen gasoilak "oso ondorio txikiak" izango dituela dio Itsas Salbamenduko arduradunak
Iragan larunbatean zortzi Zierbena (Bizkaia) parean hondoratu zen Diana I merkantzia-ontzia. 45 tona fuelolio zeramatzan barnean, eta, hasiera batean, Espainiako Sustapen Ministerioko eta Itsas Salbamenduko arduradunek isuririk gertatzeko arriskurik ez zegoela ziurtatu bazuten ere, atzo fuel orbainak atzeman zituzten hondoraketa gertatu zen inguruan. Hala ere, Itsas Salbamenduko arduradunen iduriko, "oso ondorio txikiak" izango ditu isuri horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu