Atxiloketak
Didi Arranbide eta Dina Lintx aske utzi dituzte
Atzo Parisera eraman zituzten Frantziako Poliziak igandean atxilotutako 11 lagun. Didi Arranbide eta Dina Lintx ez zituzten eraman Frantziako hiriburura, eta gaur, aske utzi dituzte. Hendaian atxilotu zituzten bi horiek, Robert Arranbide zinegotzi ohi eta ezker abertzaleko militante ezagunarekin batera, haren semea eta bikote-kide dira, hurrenez hurren. Beste hamaika atxilotuak gaur pasako dira Laurence Le Vert Frantziako epailearen aurretik.
Didier Arricau-Cassiau, Maryse Lavie, Mikel Albisu, Soledad Iparragirre, Xabi Oxarango Aiherran, Robert Arranbide, Lourdes Urdanpilleta, Jose Ramon Arano Urdiola, Miriam Inzabi eta Miguel Negrete, gaur pasako dira Frantziako epaile Laurence Leverten aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu