Politika

Diez: "Batasunaren proposamena baztertzea Alderdien Legeari estalkia jartzea da"

Batasunak EAJri, EAri EB-Berdeei eta Aralarri egindako proposamena baztertzea Alderdien Legeari eta Espainiako gobernuburu ohi Jose Mari Aznarren politikari estalkia jartzea da LABeko idazkari nagusi Rafa Diezen iritzian. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan du Batasunaren proposamenak "herritarren borondatea errespetatzea" beste xederik ez duela. Izan ere, Batasunak 'apartheid'-a gainditzeko proposamena egin zien alderdi horiei, eta EAJk eta EBk proposamena gutxietsi dute.

2005eko abuztuaren 20a
14:48
Entzun
Rafa Diezen iritzian alderdiek eman dituzten arrazoiak ez dira aitzakiak besterik, eta jarrera horrekin egiten dutena Alderdien Legeari estalkia jartzea besterik ez da. Alderdien Legea eta bere ondorioak desagertzeko konpromisoen "klima" sortu behar dela azpimarratu du.

Batasunaren asmo bakarra "herritarren borondatea errespetatzea" dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.