Diez Usabiagari astelehenean esango diote kartzelara itzuli behar duen

2011ko irailaren 16a
12:03
Entzun

Rafa Diez Usabiaga astelehenean deitu dute Auzitegi Nazionalera epaiaren berri ofizialki eman diezaioten, eta handik eramango dute kartzelara, hala erabakitzen badute. 2010ko apirilean aske geratu eta ia urte eta erdi ondoren itzuliko da espetxera. Orduko horretan Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi zuen, Menpekotasun Legean oinarrituz ama zaindu behar duela argudiatu zuelako Diezek. Sei hilabete eman zituen ordura arte Estremerako espetxean (Madril, Espainia). Aske ateratzeko 30.000 euro ordaindu behar izan zituen, astean bi aldiz pasa behar izan du epaitegitik eta pasaporterik gabe egon da.

Espetxean dauden auzipetuak ere Auzitegi Nazionalera eramango dituzte astelehenean epaiaren berri emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.