Azken egunetako gertaerak “oso larriak” izan direla azpimarratu du behin baino gehiagotan Diezek eta PSOE eta beronek ezarritako kartzela politika jo zituen Angulo eta Sainzen heriotzen erantzule: “Espetxe politika tresna politiko eta mendeku gisa erabiltzen dute. Aspaldi esan genuen sakabanatzeak hil egiten duela, eta orain horixe ikusi dugu: dispertsioak Igor eta Roberto hil egin dituela”.
Gertatutakoaren irakurketa politikoa egin du Diezek eta ezker abertzaleak euskal gizarteari irtenbide politikoa eskaintzeko apustuari eutsiko diola adierazi du. «Aspaldi esan genuen ezerk ez duela ezker abertzalea bide horretatik aldenduko. Guk jarraituko dugu apustu horren alde egiten”. Era berean, Ertzaintzaren esku-hartzeari «probokazio hutsa» iritzi dio Diezek.
Egoera horren aurrean, «beste urrats bat» eman behar dela esan du LABeko idazkari nagusiak, eta, sindikatuak datorren ostegunerako deituta dagoen greba eta mobilizazio egunarekin bat egingo duela iragarri du: «Dispertsioari ezetz esateko, baina, era berean, konponbide demokratikoari baietz esateko». Martxoaren 9ko deialdia «bakearen eta konponbidearen aldeko inbertsioa» da, Diezek esandakoaren arabera.
presoak
Diezen hitzetan «apustu politikoa» mantenduko du ezker abertzaleak
Ezker abertzaleak mantendu egingo du “Euskal Herriari gatazka gaindituko duen irtenbide politikoa eskaintzeko” apustua, “amorrua handia izan arren”. Horrela adierazi du gaur Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak Bilbon egindako agerraldian. Igor Angulo eta Roberto Sainzen senitartekoak, LABeko zuzendaritzako partaideak eta azken egunetako istiluetan Ertzaintzak zaurituriko zenbait lagun izan ditu aldamenean Diezek. Martxoaren 9rako ezker abertzaleak deitutako greba eta mobilizazio egunean, “kalera ateratzeko” eskatu dion euskal gizarteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu