Baketzea

Diezen ustez ETAk elkarrizketa prozesu bati ekiteko "borondate irmoa" agertu du

ETAk elkarrizketarako eta negoziazio prozesu bati ekiteko "borondate irmoa" agertu du azken agirian Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ustez. "Azken asteotako espakulazioak eta doako filtrazioak kontuan hartuta, batzuk beste era bateko komunikatua espero zuten", beharbada, Diezen hitzetan. Hala ere, gai garrantzitsuei buruz ETAk azken agirian esandakoa positibotzat jo du Diezek. Bakea eraiki daitekeela sinistu beharra dagoela eta ezker abertzalea eta LAB horretan ari direla lanean ziurtatu du.

2006ko otsailaren 20a
18:36
Entzun
ETAk, "bukatzen ari den ziklo bat dagoela" baieztatu izana azpimarratu du Diezek. Era berean "behin betiko konponbideen prozesua eraikitzeko" aukera dagoela baieztatzea ere aipagarritzat jo du LABeko idazkari nagusiak. Gainera, "elkarrizketa eta negoziazio prozesu bati ekiteko borondate irmoa" agertzen du ETAk azken agirian Diezen iritziz.

Ikuspuntu politikotik Euskal Herrian egoera "itxaropentsua" bizi dela azaldu du Diezek. Izan ere, "norabide onean ari dira pausuak ematen" eta "elkarrizketa eta negoziazio prozesua eraikitzeko eta konponbide politikoak emateko oinarriak ezartzeko" pausuak ematen ari dira LABeko buruaren arabera.

Hala ere, Diezen ustez arreta ez dugu gai estatikoetan, egoeraren araberako kontuetan jarri behar: "Eetorkizuna bakean eraiki dezakegula sinistu behar dugu eta, zalantzarik gabe, ezker abertzalea eta LAB horretan ari gara lanean".

Diezek baieztatu duenez, "etorkizunari begira", 2005ean "pausu garrantzitsuak eman dira norabide egokian". Baina "PPren eta eremu judizial eta mediatikoaren baldintza eta xantaiak", present egon direla gogorarazi du.

LABeko idazkari nagusiaren ustez 2006an prozesuaren fase garrantzitsu batean sar gaitezke. Horretarako, ordea, "borondateen eta diskurtsoen politika konpromiso sendo bihurtu behar da".

Diezek jakinarazi duenez, Nafarroako alderdi eta gizarte eragileekin bilerak eskatuko dituzte, tartean baita Nafarroako UGTrekin biltzeko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.