Diplomazia lanetan buru-belarri

Bruselan, Venezian eta Londresen izan da ezker abertzalea Euskal Herriko gatazka azaltzen.

K.A.
Londres
2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Ezker abertzalea ekintza diplomatikoan murgilduta dabil buru-belarri. Bruselan, Venezian, eta egunotan Londresen. Gorka Elejabarrieta, Ana Mezo eta Aitor Bezares joan dira Erresuma Batuko hiriburura. Lehengo harremanak estutzea eta berriak egitea izan dute xede.

Gustura daude emaitzarekin. «Azalpenekin, berehala datorkie gogora Irlandako iparraldeko auzia», dio Elejabarrietak. Ez da harritzekoa,beraz, euskal auziari buruzko argazki orokorra ulertzea eta Irlandako prozesuaren antzeko bat irudikatzea.

Ulermen hori eta lan diplomatikoa izan dira, adibidez, Westminsterko legebiltzarrean euskal auziari buruzko eztabaida bat egiteko giltza. Eta gonbidatuen artean ezker abertzaleko ordezkariak egotea normal hartzeko arrazoia, Espainian ez bezalako «kultura demokratikoari zor zaio», Elejaldek dioenez.

Euskal gatazka lehen eskutik ezagutarazten dabiltza, baina ez dabiltza eurak bakarrik. «Gure urratsei jarraika dabiltza», dio. Espainiako Gobernuaz eta espainiar biktima elkarteez ari da. Bruselan bake eta normalizaziorako prozesua irekitzeko baldintzak badirela aldarrikatzera joanik, biktimen elkarteek konferentzia bat antolatu zuten: «Ez zaiteztela engaina. Batasuna ETA da» mezua hedatzeko. Ez da harritzen Elejabarrieta, ez ditu-eta alferrik zortzi urte eman Bruselan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.