Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Araba

Diputatu bana lortu dute PPk, PSEk, Amaiurrek eta EAJk

Ezkerreko koalizio independentistak lehen aldiz lortu du eserleku bat Kongresuan, eta hirugarren indarra da ArabanPPk irabazi ditu bozak, botoen %27,17rekin, eta PSEri ia lau punturen aldea aterata

edurne begiristain
Gasteiz
2011ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Amaiurrek ezustea eman du Araban, eta, historian lehen aldiz, indar ezkertiar, independentista eta subiranista batek Kongresurako diputatu bat eskuratu du herrialdean. Beste hirurak PP, PSE-EE eta EAJk lortu dituzte. Iragarritakoa, beraz, bete egin zen atzo Araban, jokoan zeuden lau diputatuak eskuratzeko lehia gogorra izan zelako PP, EAJ, PSE-EE eta Amaiurren artean.

Koalizioak Hego Euskal Herrian lortutako emaitza historikoek isla izan zuten Araban ere. Ezkerreko koalizio independentistak lortutako emaitza onek apurtu egin dute 1977tik Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan izan den joera. Izan ere, Espainiako Gobernuan agintzea lortu duen alderdiak (PP) irabazi izan ditu hauteskundeak Araban ere, baina orain arte irabazten zuenak bi jarleku erdietsi izan ditu herrialdean, eta atzo diputatu bakarra izan zuen PPk.

Emaitza horiekin, ondokoak izango dira datozen lau urteotako Espainiako Kongresurako Arabako ordezkariak: Alfonso Alonso (PP), RamonJauregi (PSE-EE), Iker Urbina (Amaiur) etaEmilio Olabarria (EAJ) .

Botoen %100 zenbatuta zeudelarik, PPk botoen % 27,17 eskuratu zituen (45.891 boto), PSE-EEk % 23,44 (39.579 boto), Amaiurrek %19,11( 32.267 boto), eta EAJk %18,86 (31.848 boto). Gainerako alderdiak ordezkaritzarik gabe geratu dira: Ezker Anitzak botoen %4,08 izan ditu (6.897 boto), UPDk %2,75 (4.649 boto), etaEquok %2,10 (3.559 boto).

Kongresurako lortutako emaitzek ez dute isla berbera izan Senatuan. Izan ere, PPk hiru senatari lortu ditu, eta PSEk bat. EAJk eta Amaiurrek ez dute ordezkaririk lortu Senaturako.

Bozak irabazi arren, PP2008ko hauteskundeetan lortutako emaitzen pare geratu da, baina maiatzeko foru hauteskundeetan baino 6.000 boto gehiago erdietsita. PSEk gainbehera handia izan du duela hiru urteko bozen aldean, 30.000 boto galduta, baina maiatzeko foru hauteskundeetako emaitzak asko hobetu ditu, ia 15.000 boto gehiago lortuta.

EAJk eutsi egin die 2008ko emaitzei, baina 3.000 boto inguru galdu dituforu hauteskundeekin konparatuta.

Amaiurrek Araban erdietsitako emaitzak historikoak izan dira, eta hirugarren indarra da, EAJren aurretik. Duela lau urte ezker abertzaleak ezin izan zuen bozetan parte hartu legez kanpo zegoelako, eta abstentziorako deia egin zuen. Orduan, EAk eta Aralarrek 8.000 boto inguru erdietsi zituzten bien artean. Maiatzeko foru eta udal hauteskundeetan Bilduk lortutako emaitzen pare lortu du orain Amaiurrek. Trebiñun, Amaiurrek ez zuen hautagaitzarik boz hauetan, eta, hala ere, Trebiñun 35 boto eskuratu ditu, eta Argantzunen 20.

Duela lau urteko parte hartze mailaren parekoa izan da orain Araban. 2008ko bozetan, parte hartzea % 69,63 izan zen, eta atzo %69,64.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.