Bizkaia osatzen duten eskualdeen "oreka eta lehiakortasuna hobetzeko", Bizkaiko Foru Aldundiak 51,4 milioi euroko aurrekontuai zango duten 19 obra egingo ditu 2017ra bitartean. Lau urteko iraupena izango duen Bidesarea Planaren parte dira lan horiek. Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak azaldu duenez, urtero ebaluatuko dute, eskualde bakoitzean antzemandako beharrizan berrien arabera egokitzeko. "Bide segurtasuna eta eskualdeen arteko konektibitatea aintzat hartzen dituzten irizpideak erabiliko ditugu".
Plan honen bitartez Bizkaiko Diputazioak dagoeneko eraikita dagoen errepide sarea "modernoagoa, inteligenteagoa eta eraginkorragoa" bihurtu gura du. Horrekin batera, Bidesarea Planeitk aparte, martxan dauden hiru azpiegitura handiekin jarraituko dutela ere azaldu du: Gerediaga-Elorrio arteko saihesbidea udan ireki ahal izatea espero dute; Ermuakoa, datorren urteko laugarren hiruhilekoan; eta, Autzaganekoa, bi urteren buruan.