ISTRIPUAK
Diputazioak errepideak hobetuko ditu
Arabako Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak atzo jakinarazi zuenez, hainbat lan egingo ditu bertako errepideak hobetu eta segurtasuna handitzeko. Besteak beste, N-1 errepidean segurtasun hesi berria jarriko dute Burgosko norabidean, aurrekoa baino 36 metro luzeagoa. Hesia bikoitza izango da, «egungo legediari egokitua». N-124 errepidean, berriz, errepidea hobetuko dute 32,300 eta 34,800 kilometroen artean. Diputazioaren esanetan, obra horiekin gidatzea erosoa eta segurua izan dadin lortu nahi dute. Bestalde, errepidetik euria baztertzeko tratamendu berezia emango diote N-124 errepideari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu