ikerketa

Diputazioak lau urterako hitzarmena berritu du atzerrian dauden fisikari euskaldunak berreskuratzeko

Diputazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) lau urterako hitzarmena berritu dute. Erabaki horrekin, atzerrian diren ikerlari euskaldunak berreskuratzeko lanean jarraitu nahi dute. 'Fellows Gipuzkoa' izenez ezagutzen den programa hau, 2000. urtean jarri zen abian eta eta lau urte gehiagoz luzatzea erabaki dute, orain arte jasotako emaitzak "benetan onak" izan direlako.

2004ko uztailaren 5a
18:27
Entzun
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako foru diputatua Joaquin Villak eta DIPCko presidentea Pedro Miguel Etxenikek lau urterako hitzarmena sinatu dute Donostian.Erabaki honen bidez,Fellows Gipuzkoa programarekin bat egiten duten ikerlariei urtero 44000 euroko soldata gordina ordaintzeaonetsi dute.

Lau urtez indarrean izan den plan horrek, hiru euskal fisikari eta beste errusiar bat berreskurtazea lortu du. Programak, besteak beste, atzerriko ikertzaileak biltzea du helburu, "taldeari ekarpen garrantzitsuak egiteko asmoz". Etxenikek zehaztu du, " horrelako programak,gure gazte berritzaileek lan egiteko aukera paregabea". Bide batez, fisikari ikertzaileak Euskal Unibertsitatearekin batera lan egin ahal izatea "funtsezkoa" dela azpimarratu du Etxenikek.

Bestalde, Joaquin Villak zehaztu du, Gipuzkoa eta Euskal Herrian orokorrean funtsezko ikerketaren maila "baxua" dela. Hau dela eta, Eusko Jaularitzari, EHUrekin elkarlanean,egoera hori hobetzeko "apustu gogorra" egin dezan aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.