Gipuzkoako foru gobernuak herrialdeko udalentzako foru funtsa puntu bat igotzeko proposamena egin du gaur Batzar Nagusietan. Lehengo astean udal ordezkariekin elkartu zen, eta haien egoera "larria" dela ikusi zuen. "Herritarrengandik gertuen dauden erakunde publikoak krisia pairatzen ari direla agerikoa da, eta asko muturreko egoeran daude, gainera. Arazo honen konponbiderako Udal Legearen eta Ekarpen Legearen aldaketa behar da, eta horretarako herri honetako eragile politikoen eta instituzioen akordioa beharrezkoa da. Hala eta guztiz ere, akordio horien zain egon gabe, foru gobernuak ekimena hartzea erabaki du", esan du Aldundiak, ohar batean.
Hala, udalentzako 2012ko foru funtsa puntu erdi igo nahi du, %57,5eraino. 2013koa, berriz, beste puntu erdi bat, %58eraino.
Diputazioak udalen arteko banaketa irizpideak ere aldatu nahi ditu.