Espainiako loteriaren zozketak Bizkaian utzi du diru gehien: ia 40 milioi euro guztira. Nafarroan zortzi milioi euro banatu ditu, eta Gipuzkoan, 578.000 euro. Sarituak izan diren zenbakiak Bizkaiko hainbat herritan saldu dituzte: Bilbon, Basaurin, Barakaldon, Leioan, Muskizen, Portugaleten, Sestaon, Sopelan eta Zallan. Aurten lehen saririk ez da saldu Euskal Herrian. Baina izan badira zortedunak: Lesakako ehiztari talde batek sari nagusiaren hamar dezimo erosi zituen Huescan (Espainia). Erositako 58.268 zenbakiko loteria txartel hamarren bakoitzarengatik 400.000 euro jasoko dituzte.
Laugarren sari oso bat Bilbon tokatu da. 12.249 zenbakiaren serie guztiak Zazpikaleetako administrazio batean saldu dituzte. Hirugarren sariak tokatu dira Azpeitian (Gipuzkoa) eta Barakaldon (Bizkaia). Bosgarren saria banatu dute Errenterian (Gipuzkoa), Iruñean eta Bizkaiko beste herri batzuetan: Bilboko hainbat auzotan, Muskizen, Zallan, Sestaon, Leioan eta Portugaleten.
Diru gehien Bizkaian utzi du Espainiako loteriak: ia 40 milioi euro guztira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu