Diru sarrerak bermatzeko errenta gabe gelditurikoez galdetuko du Lamarcak
EAEko arartekoak, Iñigo Lamarcak, Bizkaiko Foru Aldundiari galdera egingo dio diru sarrerak bermatzeko errentarik gabe geratu diren 1.500 lagunei buruz. Diru sarrera hori galdu duten hainbat pertsonak kexuaren berri eman dute, eta helegiteak ere aurkeztu dituzte erabakia salatzeko. Laguntza hori gabe geratu diren pertsonen ordezkariek bilera egin zuten atzo Lamarcarekin, eta, aditzera eman zutenez, bertan azaldu zien auziari buruzko informazioa eskatzeko asmoa. Denboraren kontrako borrokan ari direla esan dute kaltetuek; diotenez, uztailean ja diru hori ez dute jaso, eta erabakiaren kontrako neurririk heldu ezean, betiko galduko dute. Erabakia hartu aurretik diputazioak kasuak ez dituela banaka aztertu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu