Gizartea

Diru sarrerak bermatzeko errenta hizkuntza ofizialen ezagutzarekin lotu du PPk

DSBE jasotzeko euskararen edo gazteleraren ezagutza egiaztatu beharra proposatu du Javier de Andresek, eta bost urtean hizkuntzetako bat ikasi ez dutenei laguntza kentzeko iradoki du.

De Andres, Alonso eta Marotoren aurrean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO, EFE
Jon Rejado.
2016ko apirilaren 18a
13:16
Entzun

Diru sarrerak bermatzeko errentak "porrot" egin duela uste du Javier de Andres Arabako PPko presidenteak. Horri aurre egiteko laguntza hori jasotzen dutenen "gizarteratzeko nahia" neurtu behar dela gaineratu du, eta, horretarako, bi proposamen egin ditu: euskara edo gaztelania ezagutzea, eta "gizarte lanak" egitea.

Hizkuntzen ezagutza bermatzeko bost urteko epea iradoki du De Andresek, gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Baldintza hori betetzen ez dutenei DSBE emanda "mezu okerra" zabalduko litzatekeela gaineratu du. Hizkuntzez gain, "gizarteari egindako ekarpena" neurtzeko asmoa agertu du PPko Arabako buruak.

PPk prozesu bat hasiko du "DSBEk egiten dituen akatsak aitortzeko". Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari zenbait galdera bidaliko dizkio datozen asteetan, "akats" horiek ezagutzeko asmoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.