Egunkaria k argitaratutako hainbat berrien ondorioz piztu zen afera. Orduan jakinarazi zenez, diru laguntzak banatzeko deialdira berandu iritsi zen eskakizun bat, Diario de Navarra argitaratzen duen enpresarena alegia, eta, nahiz eta teknikarien aurkako txostenak izan, Pedro Pegenautek sinatu zuen azkenean laguntza emateko azken agiria.
Berria jakin eta berehala, Batasuna taldeak kereila aurkeztu zuen Pedro Pegenauteren aurka, prebarikazioarengatik, eta salaketari batu egin zitzaion gero Euskara Kultur Elkargoa. Ilegalizazioaren ondorioz, Elkargoak jarraitu du aurrera diligentziekin. Lekukoei deklarazioa hartu eta gero, epaileak prebarikazioengatik ustezko delitua aintzat hartzea erabaki du, eta hori, abokatuen ustez, froga garbia da: Pedro Pegenaute eta Fermin Villanuevaren kontrako epaiketa egin, egingo da. Villanueva Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Programazio, Ikerketa eta Hizkuntz Garapenerako burua zen orduan. Epaileak ez du Julen Calvo egungo arduradunaren inolako neurririk hartu, hasiera batean.
Bai ordea orain. Izan ere, erabaki horren kontra egin zuen Euskal Kultur elkargoak, beraien ustez dirua bidegabe erabiltzea, prebarikazioa, dokumentuan faltsutzea eta influentzia trafikoa ere egin baitzituzten. Epaileak arrazoia eman die, eta hori ere ikertu beharko dela esan du.
Lehengo epailearengana itzuliko da kasua orain. Hark, nor inputatu erabaki beharko du lehenik eta behin, eta haiei deklarazioak hartu ostean, epaiketa egin edo ez deliberatuko du.
Pegenaute auzia
Dirua bidegabe erabiltzea, prebarikazioa, dokumentuak faltsutzea eta influentzia trafikoa egin ote ziren aztertuko dute
Ia bi urteko prozesuaren ondoren Nafarroako Hizkuntza Politikako zuzendari nagusi Pedro Pegenautek eta Nafarroako Hezkuntza Zuzendari Nagusi Fermin Villanuevak prebarikazioa egin ei zuten aztertzea erabaki zuen Nafarroako Auzitegiak. Euskararen Kultur Elkargoak erabakiaren kontra egin zuen, eta orain, beste epaile batek arrazoia eman die. Beraz, prebarikazioaz gain, dirua bidegabe erabiltzea, dokumentuen faltsutzea eta influentzia trafikoa egin ote ziren ikertu beharko dute. Gainera, Pegenaute eta Villanuevaz gain Julen Calvok egin zuena ere aztertzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu