Abenduaren 15ean berak eman behar izan zuen kalean zegoen Francisco Barrena eskalea erietxera. Aurretik larrialdi zerbitzuetara deitu zuen berak, baina haiek ez zien kasurik egin. Egun asko pasatu zituen hotzak, eta hil egin zen.
Balentziagak etxera eraman zuen afaltzera, Barrena hilaren 12an. Caritasen Intxaurrondon duen Hotzaldi zentrora eraman zuen handik. Kalean bizi den jendea hartzen dute han, hotzetik babesteko. Aurreneko gaua han pasatu zuen barrenak, baina bigarrena ez. Izan ere, Balentziagaren arabera "arazo psikologiko larriak" ditu.
Bigarren gau horretan 112ra, Donostiako Udaltzaingora eta Gipuzkoako Foru Aldundira deitu zuen Balentziagak, baina, inork ez zuen kaletik eraman Barrena, bere gogoz kontra hori ezin zutela egin esanez. Hurrengo egunean ere ez zen inora joan eskalea. Banku batean aurkitu zuen Barrena Balentziagak, larri, eta erietxera eraman zuen. Barrena hil egin zen.
Osakidetzak horrelako kasuetan zer egin erabaki behar duela uste du Balentziagak.
ezbeharra
"Dirua denerako dagoenean" eskale bat Donostian hotzez hil dela salatu dute
Donostiako Elizbarrutiko Justizia, Gizarte eta Bake idazkaritzako kide Ramon Balentziagak salatu du "dirua behar den guztirako iristen den gizarte batean", hotz handia egin zuen egunetan eskale bat hotzez eta inork kasurik egin ez ziolako hiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu