Dirua desbideratu izana leporaturik, Alliot-Marieri buruzko inkesta bidean da

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2013ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Michele Alliot-Marie Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hautetsi eta Frantziako ministro ohiari buruzko inkesta eramaten ari dira Parisko hiru epaile ekainaz geroz. Diru desbideratzea egitea leporatu diete hautetsiari eta haren aita Bernard Marieri. Atzo eman zuen Le Parisien egunkariak afera judizial horren berri. Michele Alliot-Mariek, ordea, berehala ukatu zuen informazioa: Ā«Ez naiz ezeren jakitun. Ez dut ikusten zer izan daitekeenĀ». Aurkari politikoen fede txarrari lotu zuen informazioa. Orotara, 200.000 euroren desbideratzea leporatzen diote. Bernard Marieren esku den Chantaco luxuzko hotela eta Donibane Lohizuneko turismo bulegoari loturiko elkarte batzuen arteko diru trukaketak ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.