Urteko 30.390 euro baino diru sarrera txikiagoak dituzten familiek laguntzarik handiena jasko dute: hau da, 900 eurokoa. 45.535 eurotik gorakoa dutenek, berriz, txikiena (400 euro). Bi kopuru horien artekoak jasoko dituzte, errentaren arabera, bi muga horien artean dauden familiek.
Nolanahi ere, aurreneko seme edo alaba izaten dutenetik (biologikoa edo adoptatua) hasiko dira familiak laguntzak jasotzen. Orain arte, haur bat izanda Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek ez zuten laguntzak jasotzeko aukerarik. Neurri berriaren bidez, enplegua eta familia bizitza uztartzen eta seme-alaba kopurua norberak bere gogoaren arabera erabakitzen lagundu nahi dutela agertu du Azkarraga sailburuak.
Bigarren eta hirugarren seme-alabengatik jasoko diren laguntzetan ere bada aldaketarik: orain arte bigarren haurra edukitzean 1.100 jasotzen zituzten gurasoek. Aurrerantzean, bigarren urtean beste 400 euro emango dizkiete. Hirugarrena izaten dutenek, berriz, urteko 1.100 jasotzen zituzten hirugarren seme edo alaba horrek5 urte bete arte. Aurrerantzean 400 euro emango dizkiete seigarren urtean eta beste 400 zazpigarrenean.
Gizartea
Dirulaguntza jasoko dute lehendabiziko seme edo alaba izaten duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gurasoek
Bakoitzaren errentaren arabera, 400 eta 900 euro arteko dirulaguntzak jasoko dituzte hemendik aurrera guraso egiten diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bizilagunek. Orain arte, bigarren seme edo alaba izatea beharrezkoa zen dirulaguntza jasotzen hasteko. Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren arabera, 11.000 familiak jaso ahal izango dute laguntza berri hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu