ISSko Nazioarteko Espazio Estaziorako bidean da dagoeneko 'Discovery' transbordadorea. Iragarritako orduan aireratu dute; Euskal Herriko 16:39an, zehazki. Canaveral Lurmuturretik bota dute, eta azken bi urtetan NASAk egin duen lehenengo aireratzea izan da.
Duela bi urte 'Columbia' transbordadorearen ezbeharraren ondorioz zazpi astronauta hil ziren. Orain arte NASAk ez du beste ezer aireratu; segurtasuna lantzen aritu da denbora luze honetan. 'Columbia' Lurreko atmosferan sartzean birrindu zen 2003ko otsailaren 1ean.
NASAren arabera, 'Columbi'a transbordadorearen ezbeharra gertatu zenetik asko hobetu duela esan zuen atzo eta 'Discovery'-ren aireratzea inoizko seguruena izan dela.
'Discovery'
'Discovery' transbordadorea espazioratu du NASAk
'Discovery' transbordadorea aireratu dute gaur arratsaldean, iragarritako orduan; Euskal Herriko 16:39an, hain zuzen ere. Canaveral Lurmuturretik espazioratu dute. ISS Nazioarteko Espazio Estaziora zuzendu dute, eta, okerrik ezean, 13 egun barru itzuliko da Lurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu