EAJk Espainiako hauteskundetarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Iñigo Urkullu presidenteak esan du eurak ez direla bakearen zain egongo: "Diskrezioz eta eskuzabaltasunez, kalkulurik gabe, daukagun aukeraren alde lan egingo dugu", adierazi du. Urkulluk gaineratu du datorren legealdian onbizatea eta lana, bakea eta adiskidetzea eta estatutu politiko berri bat izango direla euren lehentasunak.
Araban Emilio Olabarria izango da Kongresurako zerendaburu; Bizkaian, Josu Erkoreka; eta Gipuzkoan, Arantxa Tapia. Atzo onartu zituen alderdiak zerrendak, aho batez, batzar nagusian. Olabarriak Ana Agirre, Estefania Beltran de Eredia eta Mikel Legarda izango ditu zerrenda lagun, Olabarriak Aitor Esteban, Pedro Azpiazu, Isabel Sanchez Robles, Irati Gondra eta Amaia Espinosa, eta Tapiak Joseba Agirretxea, Asier Aranbarri eta Libe Amilibia.
Senaturako Claudio Rodriguez izango da hautagaia Araban, iñaki Anasagasti Bizkaian eta Lorea Leanizbarrutia Gipuzkoa.
Josu Erkoreka hautagaiak esan du Madrilen egotea "inoiz baino beharrezkoagoa dela, "krisiak ez gaitzan eraman ez ekonomia bezala ezta nazio bezala ere". Eta Kongresura "aldarri handiak egitera soilik joango direnak" kritikatu ditu.