Diskriminazioa egiteagatik auzitara eraman dute Easyjet
BAIONA. Easyjet hegazkin konpainia auzitara eraman du Ttotte Etxebeste urruñarrak. Uztailaren 5ean Miarritzeko aireportuan hegazkina hartzera joan zelarik, pilotuak ez zion sartzen utzi. Etxebeste gurpil kadiran dago eta, laguntzailerik ez zuenez, han sartzeko eskubidea kendu zion, txartela hilabete lehenago erosia ukan arren. Easyjet zigortzea espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu