Euskal presoen senideek "ezin izaten dute legeak aitortzen duen komunikazio eskubidea" gauzatu beti, "aste osoa bidaiatzen egotera, lana uztera… behartuko bailuke". Gainera, Etxeratek salatu duenez, sakabanaketak "istripuak izatera, eta izugarrizko gastu ekonomiko nahiz pertsonalak" izatera "kondenatzek" ditu. Beraz, bizitza eskubidea ez zaiela bermatzen diote, eta bisitara bidean 16 lagun hil direla gogorarazi. Gainera, azpimarratu dutenez, "gaixotasunen ondorioz nahiz urteetan aurrera eginda daudelako senide eta lagun askok" ezin izaten dutela bisitara joan azpimarratu dute.
Sakabanaketak euskal gizartearen borondatearen aurka egiten du haien iritzian, eta beraz, Euskal Herriko alderdi politiko eta instituzioen ardura ere bada "borondate hori gauzatzea, eta gauzatzeko bide egitea".
Horregaitik, Espainiako Gobernuari eta Frantziakoari Euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatu diote.
Euskal presoak
Dispertsioa ezartzea "presoen, senideen nahiz gizarte osoaren eskubideak urratzea" dela erantzun dio Etxeratek Alonsori
"Euskal preso politikoak Euskal Herriratzea da presoen eskubideak bermatzeko bide bakarra" Etxeraten esanetan. Espainiako Barne ministro Alfonso Alonsori jakinarazi diote sakabanaketak urratzen dituen eskubideak amaiezinak direla: "osasun eta, beraz, bizitza eskubidea, komunikazio eskubidea, hizkuntza eskubidea, ikasteko eskubidea, euskal preso politikoen Kolektiboak antolatzeko, beste eragileekin harremanak izateko nahiz euskal eztabaida eta erabakiguneetan parte hartzeko duen eskubidea…". Azpimarratu dutenez, senideen eta gizartearen eskubideak ere urratzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu