Espainiako Gobernuak presoak "tresna bezala" erabiltzen dituela salatu du Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak Bilbon, eta LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek ohartarazi du PSOEk egiten dituen bakearen aldeko adierazpenak ez direla "sinesgarriak", dispertsioak eta "eskubide urraketek" jarraitzen duten bitartean.
Elorrietaren iritzian Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapateroren politika "hitza besterik ez da, talante esaten duena". Euskal presoen egoera "klabe politikoetan" erabiltzen du Zapaterok ELAren iritzian, eta gaineratu duenez, "gertatu denak hori azpimarratzen du; noraino heltzen den gogorkeria hori presoen munduan eta nola erabiltzen duen Zapateroren Gobernuak presoen egoera tresna bezala". Politikan "sinesgarritasuna" eduki nahi badute hori aldatu egin beharko dutela esan die Elorrietak Espainiako Gobernua osatzen dutenei.
Diez Donostiako elkarretaratzean izan da, eta hark ere Espainiako Gobernuaren "sinesgarritasun eza" izan du mintzagai. "PPk abian jarritako espetxe politika mantendu eta etorkizunaz bake eta konponbide gakoetan hitz egitea" ez direla bateragarriak azaldu du.
euskal presoak
"Dispertsioak hil egiten du" lelopean elkarretaratzeak egin dituzte sindikatuek hiriburuetan
ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, ELBk eta Hiruk deituta elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, =iDispertsioak hil egiten du, euskal presoak Euskal Herrira=i lelopean. 300 lagun inguru izan dira Bilbon, 250 Donostian, 100 Gasteizen, eta 50 bat Iruñean. Jose Angelen Altzugurenen heriotza salatzeko eta dispertsioa amaitzeko eskatzeko egin dituzte elkarretaratzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu