Irakeko okupazioaren ondorena

Diwaniyako polizia burua hil dute tiroz

Abdul Husein Al-Sadi Diwaniyako polizia burua atzo gauean hil zuten bere etxe atarian, ezezagun batzuek metraileta tiroz eraso ondoren. Al-Sadi Espainiak Irakera bidalitako militarrekin entrenatu zela azpimarratu dute berri agentziek, eta oraindik ez dute argi arrazoi politikoak direla medio hil duten edo beste arrazoiren batek egon daitekeen hilketa horren atzean, izan ere, lapurreta asko izan dira inguru horretan Saddam Hussein erresuma erori zenetik. Bestalde, Bagdaden, itzultzaile irakiar hil eta AEBetako lau militar zauritu ditu erresistentziak.

2004ko otsailaren 21a
14:37
Entzun
Itzultzaile irakiar bat eta AEBetako lau militar hil ditu erresistentziak konboi militar bati tiroz eraso egin ondoren. "Erasoa arma arinekin egin dute Iskandariya herritik gertu; konboi militarra tranpa batean erori da", adierazi dute AEBetako iturri militarrak. George W.Bush AEBetako presidenteak iazko maiatzaren lehenean gerra amaitu zela iragarri zuenetik, AEBetako 378 militar eta milaka zibil irakiar hil ditu erresistentziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.