EUSKAL HERRIA

DNArik ez dutela emango berretsi dute txupinazoan ikurrina jartzea egotzita inputatutakoek

Epaitegian izan dira gaur sei auzipetuak, baina epailearen eskaerari uko egin diote. Auzi horretan DNA laginak eskatzea "neurrigabea" dela uste du defentsako abokatuak.

2013ko urriaren 31
14:29
Entzun

Urriaren 15ean atxilotu zituzten, sanferminetako txupinazoaren unean ikurrina handi bat zintzilikatzea eta, ekintza horrekin, desordena publikoak eragitea egotzita. Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiko epailearen aurrean deklaratu ostean, libre geratu ziren. Epaitegian hilean behin aurkezteko agindu zien epaileak.

Hitzordua zuten gaur epaitegian, DNA laginak utz zitzaten. Ikurrina eskegi zutenak inputatuta daudenak izan al ziren baieztatu nahi du horrela epaileak. Froga horiek egiteari uko egin zioten auzipetuek polizia-etxean, eta beste horrenbeste egin dute gaur.

Inputatuen izenean, Arantxa Izurdiaga abokatuak azaldu du eginbide "erraza" zela gaurkoa, eta epailea ez zegoela bertan. Hortaz, haien ukoak ez du erantzun judizialik izan. "Epaileak neurriren bat hartu zain" geratu da abokatua.

Espainiako Auzitegi Goreneko magistratu Jose Antonio Martin Pallinek esan zuen "neurriz kanpokoa" zela horrelako auzi batean DNA laginak eskatzea, eta Izurdiagak azaldu du hori izango dela defentsak baliatuko duen argudioetako bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.