Asteazkenean atxilotu zituen Guardia Zibilak Nagore Lopez de Luzuriaga, Izaskun Abaigar, Fernando Arburua eta Oihana Barrios. Horien etxeak ere miatu zituzten. Epailearen aurrean deklaratu ostean, libre geratu dira laurak, bermea ordainduta.
Berri agentziek, iturri judizialak aipatuz, epailearen autoaren zenbait xehetasun argitaratu dituzte. Horien artean, datu deigarri bat: Lopez de Luzuriagak "terroristak fabrikatzeko gida" bat zuen etxean, Eloy Velasco epailearen arabera.
Ustezko gida hori, ordea, dokumental bat da: Manual na vyrobu teroristy (Terrorista bat egiteko eskuliburua). Pragako Arte Akademiako ikasle batzuek ikasketen amaieran eginiko proiektua da dokumentala, eta sarean dago ikusgai.
MANUAL PARA FABRICAR UN TERRORISTA / MANUÁL NA VÝROBU TERORISTY from GORADOKU on Vimeo.