Ahotsakek ekitaldia egingo du datorren larunbatean 11:30ean Euskaldunan. Euskal Herri osoko emakumeek hartuko dute parte bertan, eta dokumentu berria aurkeztuko dute "emakumeek erabaki guneetan parte hartzea ezinbesteko dela" aldarrikatuz.
Orain arte jasotako atxikimenduak aurkeztuko dituzte larunbatean, Euskaldunan. Jakinarazi dutenez, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo lortu dituzte atxikimenduak.
2004an bakearen Nobel Saria jaso zuen Wangari Maathai emakume afrikarrarekin ekimen bat abiatuko dutela iragarriko dute larunbatean.
Politika
Dokumentu berria aurkeztuko du larunbatean Ahotsakek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu