Poliziak Dominika Leon euskaltzalea hilik topatu zuenean, E.C senarra alboan zuen, barbiturikoak hartuta korderik gabe. Hamar labankada sartu eta bururdi batez hil ondoren, zergatiak azalduz idatzi bat egin zuen, beti ere prokuradoreak eta Poliziak eman dituzten azalpenen arabera. Haren sufrimendua ezin zuela jasan eta hil zuela zioen idatzian. Hainbat pilula ere jan zituen bere buruaz beste egiten saiatuz, eta erietxean da, nahiz eta ez duen hiltzeko arriskurik. Fiskalak hilketa egotzi dio, eta biziarteko espetxe zigorra bete beharko du, epaileak biktima gutxitua izatearen astungarria gehitzen badio. Leonek 49 urte zituen, eta 1990ean giharretako gaitz sendaezina zuela jakinarazi zioten medikuek. Apirila arte Radio France Pays Basque irratian aritu da lanean, baina eritasunak gaisotasun handiak sortzen zizkion lanerako eta azken hilabeteak gurpildun aulki batean pasatu ditu.
Emakumeen aurkako indarkeria
Dominika Leonen senarrari hilketa delitua egotzi dio fiskalak
Dominika Leon euskaltzale eta irrati-animatzailea hilik atzeman zuen herenegun Poliziak Baionan. Prokuradorearen arabera E.C. senarrak aitortu duenez, hamar labankada eman zizkion, eta bururdi batez ito. Senarra bere buruaz beste egiten saiatu zen ondoren hainbat pilula janda. Endekapenezko gaixotasuna zuen Leonek, eta epaileak hilketa delituari biktima gutxitua izatearen larrigarria gehitzen badio biziarteko espetxe zigorra betetzeko arriskua du E.C.k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu