Donapeari buruz PSNk zer esan zain dago Barcinaren gobernua
IRUÑEA. Nafarroako Gobernua geldirik dago Iruñeko Donapea inguruko planarekin: PSNrekin ados jarri nahi du, eta, Juan Luis Sanchez de Muniain eledunaren arabera, erantzunaren zain dago oraindik ere. Lanbide Heziketako Institutua dagoen orubea Opusen unibertsitateari saldu nahi dio Yolanda Barcinaren gobernuak, campus bat egin dezan. Iruñeko Udalak atzera bota zuen plana, eta bere gain hartu du gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu