Mañeruko (Nafarroa) atseden gune batean ondoeza eginda zerraldo erori da Donejakue bidea egiten ari zen erromes frantziar bat. Han hurbilean zebiltzan foruzainek artatu dute lehendabizi, eta suspertzen ahalegindu diren arren, hil egin da. Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, Garesko medikua iritsi denerako hilotz zegoen, eta heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.
Lehen azterketen arabera, bihotzekoak jota hil da 60 urte inguruko A.G., Limogeskoa. Nolanahi ere, Nafarroako Auzi-medikuntza Institutura eraman dute gorpua, autopsia egiteko.
Heriotza
Donejakue bidea egiten ari zen gizonezko frantziar bat hil da Mañerun
Lehen azterketen arabera, bihotzekoa izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu