Gizartea

Donostia inguruan trafiko kolapsoa sortu da berriz ere

2008ko irailaren 19a
19:03
Entzun
Berriz ere trafiko handiak daude Donostian inguruan, kolapsatuta dago. Arratsaldean hiriburuan bertan bi istripu izan dira, Aiete aldean, Irunerako (Gipuzkoa) noranzkoan, eta horiek sortu dituzte arazoak. Ezbehar haietako batean, kamioi batek zama galdu du, eta garbiketa lanetan dabiltza; errei bat itxita eduki dute 18:45 aldera arte.

A-8an eta N-1 errepidean daude auto ilarak, zortzi bat kilometrokoak (19:00etako informazioan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.