Europako zinea eta ez fikziozkoa izango dira nagusi 58. Donostiako Zinemaldian. Irailaren 17tik 25era bitartean izango da eta Julia Robertsek jasoko du Donostia saria. 193 film botako dira guztira, horietatik 28 estrenaldikoak. Fipresci saria Roman Polanski zuzendariari emango zaio, The Ghost writer pelikularengatik.
Donostiako Aquariumean aurkeztu dute aurtengo zinemaldia Mikel Olaziregi Zinemaldiko zuzendariak eta Jose Luis Rebordinos bere ondorengoak. Zinemaldian botako den azken filma =iElle S'Appelait Sarah film frantsesa izango da, Gilles Paquet-Brennerrena, eta ikusiko den lehena, berriz, Chicogrande=i, Felipe Cazals mexikarrarena.
Olaziregik azpimarratu du Sail Ofizialean lehiatuko diren hamazortzi pelikuletatik hamaika Europakoak direla, eta horrek Zinemaldiaren "izaera europarra" adierazten duela gaineratu, Europan "erreferentzia nagusi" izateko bidean.
Donostiako 58. Zinemaldian 28 film estreinatuko dira
Gaur egin dute aurkezpena Aquariumean. 193 pelikula botako dira guztira astebetean. Julia Robertsek jasoko du Donostia saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu