Donostiako alkateak dio "desgastea" dakarrela udal gobernuan bakarrik egoteak

2012ko urriaren 22a
13:50
Entzun

Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak aitortu du udal gobernuan bakarrik egotea —hala dago Bildu han— eta krisi garaian gobernatzea ez dela erraza, eta horrek "desgastea" dakarrela. Atzo Donostian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJ izan zen bozkatuena. Bildu hirugarren geratu zen.

Donostiako atzoko emaitzak

EAJ: 28.148 boto.
PSE: 21.606.
EH Bildu: 21.193 boto.
PP: 14.725.

PPk iragarri zuen zentsura mozioa aurkeztuko duela

Izagirre alkatearen kontrako zentsura mozioa aurkeztuko dutela iragarri zuen hilaren 11n Ramon Gomez PPko hautetsiak, ezohiko udalbatzarrean. PSEri eta EAJri neurria babesteko eskatu zien, baina Eneko Goia bozeramaile jeltzaleak orduan bertan aurreratu zuen bere taldeak ez duela sostengatuko mozioa. PSEk babestuko balu ere, PPk eta biek lukete gehiengo osorik izango eta Izagirrek karguan segituko luke.

Alkateak azpimarratu zuen donostiarrekin batera ari dela lanean udal gobernua. "Gobernatu egin dugu, desberdin agian, baina gobernatu eta kudeatu egin dugu; donostiarrekin batera, gainera". 

Iazko maiatzeko udal hauteskundeez geroztik dago Bildu alkatetzan. Aurreko hogei urteetan PSE egon zen. Bilduk zortzi hautetsi ditu, eta gutxiengoan da. PSEk zazpi zinegotzi dauzka, PPk sei eta EAJk ere sei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.