gizartea

Donostiako Arkitektura Fakultateko bi irakasle larri zauritu dira Espainian autobus istripu batean

Ikastetxeko lau ikasle arin zauritu dira. Palentzian izan du haien ibilgailuak ezbeharra, bi kamioirekin talka egitean.

2010eko apirilaren 30a
17:28
Entzun
Donostiako Arkitektura Fakultateko sei lagun zauritu egin dira gaur Palentzian (Espainia), autobusean zihoazela istripua izanda, eta haietako bi larri daude. Irakasleak dira biok. Beste laurak -ikasleak-, arin zauritu dira. Bost lagun Palentziako erietxe batera eraman dituzte eta bestea Valladolideko batera, helikopteroz.

11:30ean izan da istripua, Torquemada herrian, A-62 errepideko 76. kilometroan. Autobusak eta bi kamioi talka egin dute. Larrialdi Zerbitzuek diote autobusak kamioi bat ukitzean sortu dela ezbeharra.

Valladolidera zihoazen Arkitektura Fakultateko lagunak. EHUk autobus bat bidali du Palentziara, haiek ekartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.