Donostiako Aste Nagusian gertatutako bigarren erasoa da ostegunean zabaldutakoa. Lehena Amara Berri auzoan gertatu zen, eta bi biktimek lortu zuten erasotzaileengandik ihes egitea.
Udalak gaitzetsi egin du bigarren erasoa ere, eta "babes osoa" adierazi dio emakumeari. Halaber, herritarrei dei egin die halako erasoak salatzeko eta "edozein jarrera edo ekintza sexistaren aurrean erantzun aktiboa" izateko.
Biktimak erasotzaileari aurre egin izanaren garrantzia nabarmendu du Donostiako Berdintasun zinegotzi Naiara Sampedrok: "Orain arte gizartearen gaitzespena soilik hilketa edo bortxaketa kasuetan gertatzen zen, baina orain urrats bat egiten ari gara sexu erasoa egiteko saio bat gaitzetsiz".