Martxan dira Donostian autobus geltoki bat eraikitzeko lanak. Gaur abiatu dituzte, eta hasieran izan da Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Atotxan egingo dute geltokia; lau solairu izango ditu, eta 2016. urterako prest izatea espero dute.
Izagirrek gogorarazi du udal gobernuak Loiolako Erriberan egin nahi zuela geltoki berria, baina oposizioak Atotxaren alde egin zuela. Edonola ere, lanak ongi kudeatuko dituela agindu du Izagirrek.
Azaldu duenez, lanak hasi eta sei hilabetera eragozpenak izango dira zirkulazioan. Horien berri emango du bihar Egiako kultur etxean, 19:00etan.