Donostiako Udalak jakinarazi du geltoki berriak gainditu duela ke proba, eta, beraz, segurtasun neurri guztiak betetzen dituela. Suhiltzaileak probak egiten aritu dira gaur, eta geltokiak aurrekoan zituen akatsak "egoki" konpondu direla ebatzi dute. "Irekitzeko ezinbestekoak dituen segurtasun neurriak betetzen ditu".
Geltokia irekitzeko prest da, beraz. Donostiako Udalak azaldu du erabiltzaileei aldaketaren berri emandakoan eta bulegoetako makinak tokiz aldatutakoan jakinaraziko duela noiz zabalduko duten.
Hilaren 16an ziren irekitzekoak, baina, ke proba gainditu ez zuenez, atzeratu egin zuten.