GIZARTEA

Donostiako Bulebarreko kioskotik kanporatu dituzte Gipuzkoa Zutik-ekoak

Ertzaintza eta Udaltzaingoa joan zaizkie, eta pertsona bat atxilotu dute.

2016ko ekainaren 15a
12:58
Entzun

Donostiako Udaltzaingoa eta Ertzaintza Bulebarrera joan dira, eta bertan kanpatuta zeuden Gipuzkoa Zutik-eko kideei kanpadendak jasotzeko esan diete. Bertan zeuden kideak identifikatu egin dituzte, eta kanpadendak kendu dizkiete. FCCko kamioian sartu dituzte dendak, eta eraman egin dituzte udaltzainek. Pertsona bat atxilotu egin dute.

Gaur, hamazazpigarren gaua igaro dute Gipuzkoa Zutik-eko kideek. Dinamikak adierazi du leku batean edo bestean protestan jarraituko dutela. Izan ere, prestatua dute egitaraua gaurko ere: 17:00etan, burujabetza teknologikoari buruzko hitzaldia egingo dute Arranon, eta, 17:30ean, mozal legea izango dute hizpide. 19:00etan, Egia auzora kalejira egingo dute, eta 19:30ean, berriz, batzarra Plaza Handin. 22:00etan, Bucket Boys taldeak kontzertua emango du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.