ETXE KALERATZEAK

Donostiako Bulebarreko lokala erabiltzen jarraitu ahal izango du Kaleratzeak Stop-ek

Plataformako kideak udal gobernuarekin bildu ziren asteartean, joan den astean udaleko langileek Bulebarreko kioskopeko lokaletik elkartearen materiala atera eta gero.

STOP Kaleratzeak elkartearen agerraldia Donostiako Bulebarrean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2015eko abuztuaren 12a
18:54
Entzun

Bulebarrean eginiko agerraldi batean kritikatu zuen Kaleratzeak Stop elkarteak Donostiako udal gobernuaren jarrera. Bertan dagoen kiosko azpiko lokalean gordetzen dute materiala plataforma horretako eta beste elkarte batzuetako kideek; EAJk eta PSEk osatutako gobernuak, ordea, lokala hutsarazi zuten.

Agerraldiaren ostean bildu ziren plataformako kideak udal gobernuko ordezkariekin. Ohar batean, elkarteak jakinarazi du "behin-behinean" lokala erabiltzen jarraitu ahal izango duela, udal gobernuarekin akordio bat lortu ondoren.

 Kiosko azpiko lokalak “erabilera soziala” izan dezan eskatu zuen plataformak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.