sutea

Donostiako 'Discobolo' dantzalekuko sua itzali dute

Donostiako Bulebarreko 27 zenbakian Udaletxetik oso hurbil dagoen =i Discobolo =i dantzalekuan sua piztu da gaur goizean. Suhiltzaileen lau kamioi inguratu dira bertara, eta sutea itzaltzea lortu dute. Badaezpada, eta segurtasun neurri guztiak hartzearren, Hernani kaleko lehenengo zenbakia hustu egin dute, baina behin sua itzalita beraien bizilekura itzultzeko aukera izan dute.

2005eko abuztuaren 31
13:46
Entzun
Lekukoek esan dute "ikusgarria" izan dela, ke ugari atera delako, eta usaia ere oso gogorra zela azaldu dute. Auzokide batzuk haserre agertu dira, diskotekak ez dituelako haien ustez beharrezko segurtasun neurriak betetzen. Kalte materialak haundiak dira, hala erezenbaterainokoak diren jakiteko itxaron egin beharko dela esan dute suhiltzaileek. Suhiltzaileek ez dute baztertu sutea matxura elektriko batek eragin duen hipotesia.

Goizeko 10:30ak aldera ke beltza hasi da ateratzen soto batean dagoen diskotekaren barrualdetik, eta berehala hurbildu dira gertakariaren lekura suhiltzaileen lau ibilgailu, Ertzaintzaren patruila bat, zenbait udaltzain eta Iberdrolaren furgoneta bat. Iturriek aipatu dutenez dantzalekua garbitzera joan den emakumea ohartu da diskotekak su hartu duela, eta harek eman die abisua suhiltzaileei.

Suhiltzaileek jakinarazitakoaren arabera, diskoteka itxita zegoen eta ez da inor zauritu. Hala ere, dantzalekuaren gaineko bizilagunak etxeetatik atera, eta inguruko dendak hustu behar izan dituzte.

Sua itzaltzea lortu badute ere, kalte materialak zenbaterainokoak diren jakiteko itxaron egin beharko dela esan dute suhiltzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.